informatika erakutsi http://oihana86.nireblog.com Wed, 10 Mar 2010 06:40:40 +0100 informatika erakutsi http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://oihana86.nireblog.com http://nireblog.com hezkuntza baliabideak hausnartzen http://oihana86.nireblog.com/post/2008/11/06/hezkuntza-baliabideak-hausnartzen http://oihana86.nireblog.com/post/2008/11/06/hezkuntza-baliabideak-hausnartzen oso interesgarria iruditu zait aukeratu dudan lehenengo hau. haurren estimulazio goiztiarrari buruz doa eta bertan mila gauza agertzen dira. nik bertan haurren bitxikerietan sartu naiz eta honako hau ikusi dut:
egiten duten komentarioetan ikus daiteke haurrak oso inozenteak direla nola edozein galderarentzat erantzun bat dutela. bertan ikus daiteke haurren arteko adinen arabera, erantzun ezberdinak daudela. txikienak comentario barregarrienak egiten dituzte eta askotan handienak intentzioarekin egiten dituzte.
baita ere bertan sindrome ezberdinak irakurri ditut eta askok ez nituen ezagutzen eta oso interesgarria iruditzen zait.

asko gustatu zait youtube ikusitako bideo bat. urritasunari buruz doa eta haur horiekin erabilitako tekonologiaren erabilerari buruzko bideoa ikusterakoan, oso unkigarria izan da eta emozionatu egin naiz. gai hauekin tabu bat bezala nuen eta ez nekien asko haiei buruz, baina web horri hauekin asko ikasi dut sindromeei buruz eta haur horiekin egin daitezkeen ariketak.
nik badut lehenegusu bat sindrome batekin eta bideoan ikusitakoarekin eta bera kontatu didanarekin konparaketak egin ditut eta asko ikasi dut haur hauek egin ditzaketen gauzei buruz. geroz eta bide gehiago daude haur hauentzat eta nola ez eskolarizatzerako orduan eta teknologiak erabiltzeko moduan, gero lan munduan agertuko baitira.

baita ere sartu egin naiz educalandiaren web orrian eta material oso interesgarria aurkitu dut bertan. jokoak, ariketak eta beste hainbat materiala edozein ikasle edo irakasleentzat garrantzitsua eta erabilgarria izan daiteke. irakasle denarentzat eta baita hezkuntz ez formalean aritzen direnentzat oso web orri bitxia izan daiteke.
asko gustatu zait jokoak eta bereziki descubre al pirata jokoa. ez dira haur hezkuntzarako haurrentzat baina bai lehen hezkuntzako haurrentzat eta oso dibertigarriak izan daiteke.l

las maravillas del cieloren web orrian sartu egin naiz eta ikusi dut zerua eta unibertsoari buruzko informazioa agertzen da; izarrak, zodiakoa,eklipsea,kometak...
ikasleentzako ere erabilgarria ikusten dut baina pena bat da gazteleraz bakarrik agertzea, materiala bezala ona delako. nik marrazkiak eta bertan agertzen den informazioa irakasteko erabiliko nuke.

3 esteka aukeratu ditut interesgarriak iruditu zaizkidanak:

http://www.waece.org/index.php.
esteka honetan,asociacion mundial de educadores infantiles-en web horria da eta bertan informazio ugaria dago eta noski interesgarria.

http://www.educacioninfantil.com/Web_Links+main.html
hemen haurrei buruzko informazio ia guztia agertzen da, liburuak, foroak, informazioa....

http://perso.wanadoo.es/cgomezmayorga/
bertan ikastetxe bateko programazioa agertzen da 3,4 eta 5 urteko haurrekin. asko gustatu egin zait eta oso interesgarria da

Comments

]]>
Thu, 06 Nov 2008 21:38:14 +0100
zer da wiki bat? http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/30/zer-da-wiki-bat http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/30/zer-da-wiki-bat Wiki bat webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzea baimentzen den. Horrek wikiak elkar-idazkera bultzatzeko modu egokienak dira.
Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.

Abantailak

Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.

Ezaugarriak

Bereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehen, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.

Hiruroz gain, beste ezaugarri batzuk aipatu behar dira: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola.

wikiwikiwikiwikiwikiwikiwiki

Comments

]]>
Thu, 30 Oct 2008 21:15:05 +0100
hezkuntzarako teknologia 2 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/23/hezkuntzarako-teknologia-2 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/23/hezkuntzarako-teknologia-2 hauek aurkitutako artikuluak dira.

Alizia errealitatearen herrian. Informazioaren teknologia berriak irakaskuntzaren egunerokoan
Zenbakia 96. alea

Data 2005(e)ko martxoa
Idazlea GARCIA RUEDA, José Jesús; SA͉Z VACAS, Fernando
Saila Ekarpena
Teknologia berriek betetzen duten lekua eta bete beharko luketena aztertzen dira artikulu honetan. Ezin da ahaztu horien erabilpena hezkuntza ereduaren araberakoa izango dela; irakasteko modua nolakoa, teknologia berrien erabilpena halakoa. Ikusi erlazioanaturiko artikuluak Ikusi erlazionaturiko materiala
Sarrera: teknologia eta aldaketak

Seymour Papertek dioenez (Papert, 1993), eskolaren eta ikaskuntzaren inguruan "ordenagailuek beraien ahalmen guztia erakusten dute, dena aldatzeko aukera ematen dutenean". Azken urteotan ordenagailuak eta beraien hedapen naturalak, sareak, unibertsitateko eta eskoletako ingurunea hartu dute. Ondorioz, "dena aldatzen" ari al da? Gure irakasleen irakaskuntza praktikak modu sakonean aldatzen ari al dira?

Unibertsitate tradizional baten eguneroko jarduerei gainbegiratu bat emanez gero, ezetz ondoriozta dezakegu; irakaskuntza praktikak, orokorrean, orain dela ehun urteko irakasle eskolako espirituari eta irakasleen "jakintza kutxa" paperari eusten dio. Non gelditzen dira gaur egun ditugun komunikazio aukera askotarikoak? Zergatik ez dira praktikan jartzen teoria pedagogiko berriak, orain, teknologiak aukera ematen duenean? (Larios, 1998). Errudunen bat bilatu behar badugu, eta ez da bakarra izango, teknologiak berak eta irakaskuntza instituzioen moteltasunak banatu beharko dituzte ardurak.

Interesgarria da erreparatze irakaskuntzarekin zuzenean loturiko aurrerapen teknologiak oso mantso sartzen ari direla irakaskuntza sarean; era berean, itxura denez, "hezkuntza teknologia" modu harrigarrian ari da aurreratzen. Agian azkartasun hori bera da egokitzapena zailtzen duena: egonkortasun faltak eta etengabeko aldaketak instituzioak eta irakasleak urrundu egiten ditu hain aldakorrak diren lanak onartzetik, hauek erabat aprobetxatu aurretik aldatu egin beharko bailirateke. Gehiegizko aldakortasunak "bukatu gabeko lanaren" itxura eman dezake, erabat "fidagarria" ez den zerbaitena.

Noski, dena errazagoa izango litzateke unibertsitateek urteetako mugikortasunik ezaren zamarik edukiko ez balute. Instituzio horiei ez zaie erraza suertatzen ezarrita dagoen irakaskuntzarekin haustea kognitiboki eraginkorragoak direnekin ordezkatzeko, baina "historiaren zamarik" jasan gabe.

Gauzak horrela, paradoxa batekin egiten dugu topo: moteltasun eta inertzia handia duen sistema batean sartu nahi dira etengabeko aldaketa azkarrak bizi dituzten elementu teknologikoak. Egoera horren aurrean, galdera bat sortzen da: nola lotu bi kontzeptuak, teknologia eta unibertsitatea, irakaskuntza prozesuak garatzeko eta teknologia berrien praktika aprobetxatzen duten irakaskuntza sistemak lortzeko? Bestela esanda: unibertsitate berriaren testuinguruan, zein da informazioaren teknologiaren berrikuntzek duten funtzioa?

Webaren gorakadarekin halako joera iraultzaile bat etorri zen: Internetek ordura arte ezagutzen genuen unibertsitatea desagerraraziko zuela uste zen. Gaur egun, hasierako gogo haiek itzaltzen hasi dira, irakaskuntza instituzioek oldar berritzaileari aurre egiten asmatu baitute. Ondorioz, uste baino aldaketa txikiagoak sortu dira. Horrela, badirudi, ezeren iraultza egiten baino gehiago betiko praktika tradizionalei sostengua ematen ari direla. Orain, profesional askok Microsoft PowerPoint erabiltzen dute gardenkiak sortzeko, beraien ikasleekin posta elektronikoz komunikatzen dira eta eskolak ematen dituzte bideokonferentzia bidez. Baina gardenkiek hor jarraitzen dute, irakasle-ikasle harremanak nahiko eskasak dira eta eskolak magistralak dira oraindik.

Agian iritsi da unea inguruan dugun olde teknologikoari abantaila ateratzeko; eskakizun iraultzailerik gabe, mobilizazio dei handirik gabe baina konformismo mugiezinean erori gabe (Garcia, 2000). Agian "erdibideko teknologiak" indartzeko garaia da, hau da, gaurko irakaskuntza eskemekin guztiz hautsi gabe eta mundu elektronikoan erabat lotu gabe, poliki aitzinatzeko aukera ematen duten beste eredu batzuk, "isileko iraultza" bat sortuko duten teknologiak, azken finean.

Orain, gure instituzioetan gehien erabiltzen diren irakaskuntza praktikak aztertzen hasi behar dugu, praktika horiek garatzen lagunduko duten teknologiak sar ditzagun poliki-poliki. Betiere informazioaren teknologia berrien eta praktika "pedagogiko berrien" bateratzea bilatuz eta, noski, bateratze horren eszenatokia eguneroko irakaskuntza izango dela pentsatuz.

Hezkuntzak izan beharko lukeena eta benetan dena

Oraingo unibertsitateko prestakuntza egoera nahiko urrun omen dago egokiena izatetik. Masifikazio gaixotasunak jota dagoela esan ohi da, eta irakasleen eta ikasleen arteko urruntasunak eragozten duela ikaskuntza prozesuaren garapen egokia.

Asko sinplifikatuz eta lehen hurbilketa bat eginez, hiru egoera posible edo prestakuntza kasu irudika daitezke:

- Egoera ideala : ideala deskribatzea beti izan da konplexua, are gehiago prestakuntzaren testuinguruan, non "idealari" dagozkion ezaugarriak beti diren eztabaidagarriak. Hala eta guztiz ere, normala da interesa duten gehienek egoki ikustea irakasle-ikasle prestakuntza eredu bat idealtzat hartzea. Jakintzaren igorlearen eta hartzailearen artean harreman estua egotea izango litzateke ideala. Kasu horretan, irakaslea ikasle horrekin egongo litzateke etengabe, uneoro pertsonalki erantzunez, elkarrekin aurkitu beharreko jakituria hori bilatzen, irakasleak ere ez baitaki dena. Beraz, elkarrekin aurkitzen duten bidea da, partekatua, non irakaslearen kezka bere ikasle bakarraren gidari izatea den. Hori bai, ikaslea bakartu gabe: irakasleak berak eskaini behar dio ikasleari bere egoera berean dauden beste batzuekin harremanetan jartzeko aukera. Horrela, bere prestakuntza aberastu egingo da eta modu sozial eta kolaboratzailean ikasiko du. Azken finean, eredu minimalista da, gure gizarte industrializatuko mekanismoekin zerikusirik ez duena. Izan ere, egungo ereduan, industrian bezala aplikatzen dira unibertsitatean ere muntaketa katea eta produktibitatearen garrantzia. Sarritan garrantzi handiagoa ematen zaio ikasle kopuruari eta azaldu beharreko (ez irakatsi) edukien kantitateari irakaskuntzaren kalitateari baino.

- Egoera hobea : egoera idealak ez dira erabilgarriak, ikusteko eta aurkitzen jarraitzeko gidak baizik. Ideala bilatzea porrotera bideratua dago hasi baino lehenagotik, izan ere, ideala eskuraezina da definizioz, nahiz eta aurkitzea goraipatzeko modukoa eta beharrezkoa izan, dudarik gabe. Irakaskuntza eta ikaskuntzari buruzko teoria berriak eta pedagogiako azken aurrerapenak egungo prestakuntza ereduak ordezkatzen saiatzen dira. Modu horretara, ikaskuntzaren teoria konstruktibistek hartu dute indarra, eta prozesu hori ikaslearen garunean gertatzen den pixkanakako ikaskuntzaren eraikitze bezala ulertzen da. Horrelako ingurune batean, irakasleak "jakintza kutxa" bat izateari utzi eta laguntzaile izatera pasatzen da, hau da, esandako eraikuntza prozesu horretako gidari da. Horretarako, bereziki interesgarria den zeregina dauka: lan kolaboratzailea izatea. Horren bidez, ikasketa talde lanean egiten da eta aurkikuntza prozesua partekatu egiten da. Azken batean, irakasleak eta ikasleak negoziatzen duten testuingurua izango litzateke, nahiz eta inplizituki izan; bien artean erabakitzen dute zer ikasiko duten eta noraino iritsiko diren. Irakasleak ikasleek ezagutza bilatzea bultzatzen du, eta horretarako ikasleak euren interesen arabera mugi daitezen uzten du. Ikasketa prozesu aktibo eta positiboa bihurtzen da, ikaslearen jarrera pasiboa alde batera utzita: ikaslea bera da bere ingurunean begiratzen duena bere interesen eta ezagutzen arabera, betiere irakasleak gidaturik. Irakasleak ikaslearekin partekatzen du abentura hori eta buruz ikastean oinarritzen den ikaskuntzatik urruntzen saiatzen da, horren ordez ikaskuntza asoziatiboa ezarriz (Cabrero, 1995).

- Egoera erreala: tamalez, gaur egungo unibertsitateko prestakuntza eredua nahiko urrun dago aurreko horietatik. Unibertsitateko ikaslearen funtzio bakarra, gelan sartzen den lehen egunetik, azalpenak ulertzea eta etxean gogor ikastea da (batzuetan buruz ikasiz eta besteetan prozeduren bidez). Izugarrizko tenperaturei nahiz ur faltari aurre egiteko, desertuko tuaregak beraien bizitza ekintza gutxienera jaitsiz eta beraien zainak zabalduz arroken antza hartzen saiatzen diren bezala, unibertsitateko ikasleek segituan ikasi behar dute belaki bihurtzen etorriko zaien informazio guztia xurgatzeko. Informazio horren iturriak arbela, gardenkia eta gida batzuk izaten dira. Ikasleen ekintza praktikoa oso urria izaten da teorikoarekin konparatuta, baita karrera tekniko eta zientzietakoetan ere. Irakaslea gelan sartzen den izaki bat da. Ordu pare batez hitz egiten du eta berriro irteten da. Kasu gehienetan, sartzen denean bezain ezezaguna izaten jarraitzen du irteten denean ere. Bakarkako ikasketa bultzatzen da, eta horrek lanpara baten konpainian amaigabeko ordu kopurua esan nahi du. Eta hori guztia arbelaren aurrean hitz egiten duenak banatutako edukia irensteko. Eredu hori, azken finean, egunerokotasunak eta sormen faltak biziatutakoa da, eta bertan nolabaiteko mekanizazioa sumatzen da, bai irakaskuntza lanetan eta baita ikasleen jarreretan ere. Askotan ikasleek ez dute interesik erakusten ikasterakoan jarrera aktiboagoa hartubehar dutenean.

Beti ez da horrelakoa izaten egoera erreala, noski. Toki guztietan dago irakaskuntza sortzaileagoa eta eraginkorragoa egiteko prest dagoen jendea. Baina, askotan, euren ahaleginek aurre egin behar izaten diote aurrez ezarrita dagoen unibertsitateko makineriari.

Behin irakaskuntza-ikaskuntza egoeren arteko bereizketak planteatuta, galdera interesgarri bat luza dezakegu: zein da teknologiaren funtzioa horretan guztian? Jakina, erantzuna oraingo egoera hobetzea izango da. Hau ez da, egia esateko, asko argitzea. Zuzenagoa litzateke honako hau adieraztea: informazio teknologietatik espero dena da hezkuntzaren gaur egungo egoerara, hobea den egoerarantz gerturatzea, eta zergatik ez, idealerantz. Behin nahi den egoera bat identifikatu ondoren, horrelako gai konplexu batek eskatzen duen zuhurtzia guztiekin, teknologiaren funtzioa egoera horretan planteatzen diren oztopoak gainditzea izango litzateke. Nola? Agian irakaslearen ordezko baliabideak ezarriz, gero eta aniztasun handiagoa duen ikasle masari erantzuteko. Agian irakaslearen gaitasuna gehituz bere lana eraginkorragoa izan dadin. Agian biak.

Hala eta guztiz ere, prestakuntza prozesuak aldatu ezina ez da arazo teknologikoa. Beraz, teknologiak bakarrik ez du konpontzeko ahalmenik izango. Erdi Arotik gaur egunera arte Mendebaldeko gizarteen garapen kulturalaren ondorioa den inertzia erakusten dute oraingo unibertsitate egiturek. Horregatik, ordenagailuek, hipermediak eta gainerako informazio teknologiek erreforma abian jarriko dutela pentsatzea optimismo gehiegi edukitzea da.

Edonola ere, ehunka urteko egitura unibertsitarioetan aldaketa motor izateari utzi gabe, aldi berean funtzio kontserbadoreagoa hartu beharko du teknologiak, egun dauden irakaskuntza prozedurak hobetzeko tresnak eskaintzeko, hasieran bederen euren izatea aldatu gabe.

"Hezkuntza idealerako" teknologia eta "hezkuntza praktikorako" teknologia

Gauzak horrela, gaur egun bi dira bereziki informazioaren teknologiak har ditzakeen funtzioak. Alde batetik, aldaketa motor bihurtu behar dute, komenigarriak diren hezkuntza teoriak praktikara eraman ahal izateko. Aldaketa horiek, halaber, ez dute aplikazio praktiko esanguratsurik izan orain arte (ikuspegi horrekin batera sartzen dira teoria horien perfekzionamendua eta berriak agertzea, bide berrietan oinarrituta). Komeni da gogoratzea teoria berrien bilatzea ez dela helburu bat, behar bat baizik, prestakuntza prozesuetan eraginkortasuna lortu nahi bada behintzat). Beste aldetik, orain zabalduta dauden hezkuntza prozesuak hobetu beharko lituzke informazioaren teknologiak. Luzaroan eutsiko zaiela pentsa liteke, eta beraz, hori ikusita, oso erabilgarria izango da eraginkorragoak izatera bideratzen den edozein lan.

Funtzio horien bikoiztasunak banaketa posible bat planteatzera bultzatzen gaitu. Bata prestakuntza prozedura berriak sortzera zuzendua, eta bestea oraingo prozeduretara hobeto egokitzen dena. "Hezkuntzarako teknologia idealaz" hitz egin liteke "hezkuntzarako teknologia errealaren" aurrean.

"Hezkuntza idealerako" teknologiaren ereduak irakaskuntzaren prozesu kolaboratzaile batera zuzenduta dauden guztiak dira. Eredu horiek konstruktibismo sozialean oinarrituak daude, non ikasleak prozesuaren ekimenean esku-hartze handia duen (eta beraz, erantzukizuna ere bai). Laburbilduz, inplikatutako guztien arteko komunikazioa errazten duen teknologia guztia. Gaur egungo teknologiatik hartutako adibide batzuk hauek literateke: "txat"-a, posta elektronikoa, eztabaida foroak, posta zerrendak, konferentzia elektronikoa (bideokonferentzia eta audiokonferentzia barne) eta abar. Beste zenbait tresna ere aipatu beharko lirateke, ikasketa filosofia konkretuak praktikara eramateko erabiltzen direnak. Esate baterako, Torontoko (Kanada) Unibertsitatean garatutako CSILE sistema (http://csile.oise.utoronto.ca/). Oro har, Internet eta gainerako ordenagailu sareak irakaskuntza-ikaskuntza estiloetan malgutasun gehiago eskainiko duten elementu bezala ikusten dira (Britain, 1999), eta ikasleari protagonismo handiagoa ematen diote. Azken finean, benetako erronka da curriculum kontrolaren aldekoentzat (Borrás, 1997).

"Hezkuntza errealaren" prozesuak nahiko desberdinak dira "hezkuntza idealarenarekin" alderatuta. Informazio transmisioa alde bakarrekoa da, igorletik (irakaslea) hartzailera (ikasleak). Kasu honetan, hasteko, "hezkuntza errealerako teknologiatzat" har liteke informazioa aurkeztea errazten duen oro. Horrek zuzenean multimediara garamatza eta baita soinu zatiekin, bideo sekuentziekin, animazio interaktiboarekin eta abarrekin osatutako tutoretza sistemara ere. Aurkezpen sofistikatu horiek erabilgarriak dira gela baten testuinguruan (mementoan osatzeko edo aberasteko). Baina gehienbat material tradizionala ordezkatzeko erabiltzen dira, horiek testua eta irudiak baino ez baitituzte (modu horretara irakasle "lokutorearen" "ordezko" papera bete dezakete).

Gisa honetako teknologiak hezkuntzan nahikoa erabiltzen diren edo, alderantziz, erabilera eskasa den baloratu gabe, egia dena zera da: errazagoa dirudi irakasle batek bere lana multimedia euskarriekin sofistikatzea, bere irakaskuntza filosofia errotik aldatzea baino. Beraz, nahiz eta informazioaren teknologiak irakaskuntzan arrazoi praktikoengatik sartu, ez da alboratu behar tutoretza multimedien sorkuntzako ikerketa.

Baina egia da baita ere, ez dela oso zuzena teknologiaren inguruko muntaia hori guztia antolatzea aditu askok zalantzan jartzen duten irakaskuntza eredua iraunarazteko. Ez dauka horrela izan beharrik ere. Irakaskuntza prozedura tradizionalarekin hautsi gabe, posible da salto kualitatibo bat ematea eta berrikuntza teknologikoak aprobetxatuz aldaketa txikiak sartzen hastea.

Adibidez, ikasleen aurrean informazioa aurkezteari utzi gabe, aurkezpen horien oinarriak aldatzen has gaitezke. Esate baterako, multimedia elementuak sartzera soilik mugatu gabe, tutoretza hipermediak egin daitezke sarean ibiltzeak dituen onurak aprobetxatuz. Horrek irakaskuntza irekiagoa egiteko aukera emango du dena aurretik finkatuta eduki gabe, eta poliki-poliki ikasleari askatasun gehiago emango dio bere interesen araberako informazio iturriak bilatzeko.

Azken batean, tutoretza hipermediak gehiago aztertu beharko lirateke (Garcìa, 2001, Garcìa, 2001 (2), Garcìa 2001 (3)), batez ere diseinuaren aldetik. Teknologia honen abantailak aprobetxatuko eta eragozpenak gutxituko dituen eredua (edo metodologia) diseinatu behar da tutoretza hipermediak egiterakoan. Baina batez ere, prestakuntzaren teknifikazioan aurrerapausoa ekarriko duena, gaur egungo irakaskuntza eredua errotik aldatu gabe.

Ondorioak

Mende honetan, gure gizarteak eskatzen dituen hezkuntza apustuak hazten ari dira. Masifikazioa, kalitatea... arazoaren ispilu diren ereduak dira eta horiei aurre egin behar diete herri "garatuetako" oraingo hezkuntza sistemek.

Askorentzat, informazioaren teknologiak oso baliagarriak dira arazo horiei irtenbidea bilatzeko. Horregatik, instituzio komunitarioak eta administrazio nazionalak teknologia horien hezkuntza aplikazioak bultzatzen saiatzen dira.

Hala ere, garatzeko ahalegin horrek batzuetan proiektu zehatz bati, tresna berezi bati, gehiegizko balioa ematera eramaten gaitu. Europan bakarrik teleirakaskuntzako 500 plataforma inguru daude (Sörderberg, 2000). Eta hala ere, eguneroko irakaskuntzan denak berdin jarraitzen du gutxi gorabehera.

Kontua ez da mugarik gabe teknologia berria asmatzea, baizik eta berritzea; hots, teknologia hori hezkuntza sisteman sartzea. Hori ez da arazo teknologiko hutsa, arazo sozioteknologikoa baizik. Eta kontuan hartu behar dira, noski, faktore soziala eta gizatiarra.

Artikulu labur honetan analisi txiki bat egin nahi izan da hezkuntza munduan teknologia berrien ezarpena aipatzen denean aintzat hartu behar diren faktore batzuen inguruan. Aldi berean, hipermediaren adibidetzat hartu da, teknologia horren ezaugarriek ehunka urte dituen unibertsitateko sistema zertxobait alda dezaketelako.

Hezkuntza teknologia "desteknifikatzearen" garrantzia azpimarratu izana espero dugu, hori egin behar baita "asmakuntza teknologikoa" "berrikuntza teknologiko" izatera pasa dadin nahi badugu.

beste artikulu bat ere aipatuko dut:

Informazio eta Komunikazioko Teknologiak:
ikasteko eta irakasteko modu berria

Informazio eta Komunikazioko Teknologien
(IKTen) erabilerak eragin handia du hezkuntzan,
aldatu egiten baitira bai irakasteko bai ikasteko
bideak. Abantaila handiak ekarri ahal ditu
irakasle eta ikasleentzat, ikasteko eta
irakasteko prozesuetara eta eskoletara
orokorrean. Azken urteotan hezkuntza-eredu
berri baten partaide izan gara, pixkana-pixkana
ikastetxe guztietan nagusitzen ari den eredu
berriaren partaide, alegia. Orain dela gutxi arte
heziketaren ardatza irakaslea bazen —
irakaskuntza-paradigma tradizionalez ari gara,
noski—, gaur egun ikasten duena —ikaslea,
alegia— da ardatza. Beraz, beste ikaskuntzaparadigma
bat sortu da, eta paradigma horretan
irakaslea prozesuaren gidaria da, eta
baliabideak eskuratzen eta ikasteko aukerak
eskaintzen dituena.
IKTen hedatze azkarraren ondorioz, ezagutzak,
informazioa eta irakasteko eta ikasteko
estrategia berriak eskuratzeko bideak aldatu
dira: ikasten ikastea da kontua. Ideia hori ez
da huskeria, nazio eta nazioarteko gizarteheziketako
politiken lehen helburu bihurtu
baita. Europako Batasunaren arabera egungo
gizarteak informazioaren gizarteak dira, eta
horietan, teknologiak erabiltzearen poderioz,
ezagutzaren eta jakintzaren iturriak ugaltzeko
gai den kultur eta hezkuntza-ingurunea sortu
daiteke. Beraz, bizitza osoko, nonahi eta
noiznahiko ikaskuntza-prozesurantz goaz.
Irakasle eta tutoreek argi ikusi behar dituzte
guzti honek dituen ondorio pedagogikoak,
eta haiei erantzuteko gai izan:
1. Espazio/denborazko mugak desagertu
egiten dira. Ikasteko eta irakasteko
prozesuak ez dira irakasleek ohiko
ikasgeletan eta ohiko bitartekoekin egiten
dutenera mugaturik egoten. Ikasteko metodo
berriek malgutasun handiagoa ekartzen dute,
eta teknologia horien laguntzarekin noiznahi
eta nonahi ikasteko aukera ematen. Hau da,
ikasgelan egin ezin daitezkeen gauzak IKTen

laguntzaz erraz egin ahal dira: talde-lanak
Internet bidez, ikasleen artean edo
irakasleari mezuak bidaltzea, informaziotruke
azkarra… eta dena askoz arinago,
gainera.
2. Informaziora eta ezagutzara iristeko modua
aldatu egiten da, eta gainera, informazio eta
ezagutza horiek berehala zaharkituko direla
kontuan izan behar da. Beraz, ikasten irakastea
da oinarria. Irakasleak teknika eta estrategia
espezifikoak menderatu behar ditu hezkuntzaaniztasunari
erantzungo badio, eta beraz,
informazioa bilatzeko teknikak erakutsi behar
dizkie ikasleei, bai eta informazio hori
erabiltzen ere (datuak hautatzen, aztertzen,
interpretatzen eta antolatzen).
3. Elkarrekintza handiagoa egon daiteke eta
baita online bitartekoetara iristeko bidea
azkarragoa izan ere. Gainera, bitartekook
integraturik ditugu. Internetek ikasten
laguntzeko aukera izugarriak eskaintzen ditu
(komunikazio-tresnak, programak, ariketak,
praktikak…).
4. Giro interaktibo, parte-hartzaile eta
dinamikoa sortu behar da, ikaskuntza
eraginkorra izango bada. "Ekinaren ekinez
ikastea" da helburua. Horretarako, ikaslea
hezkuntza-eduki eta materialen eraikuntzan,
eskola eta baliabideen antolakuntzan eta
abarretan parte hartzera bultzatu behar dugu.
5. Elkarri lagunduz eta bestearekin batera
ikastera bultzatu behar dugu ikaslea. Horrek
motibazioa handitu egingo du, eta ikaskuntza
erakargarriagoa bihurtuko da. Banakako eta
taldekako zereginak uztartu egin behar dira,
ikasleek ikaskideekin batera lan eginez
oinarrizko ahalmen eta trebetasunak garatzeko:
gogoeta, antolakuntza, azterketa, interpretazioa,
sintesia, erabakitzeko gaitasuna, Internet
bidezko komunikazioa eta abar.
6. Ikaskuntza pertsonalizatu eta norberaren
premietara egokitu behar da. Subjektua
ezagutza berrien eraikuntzaren protagonista
izan dadin, dakienetik eta ezagutzen duenetik
abiaturik. IKTek zereginen dibertsifikazioa
ekarri dezakete, eta ikasle bakoitzari une
bakoitzean behar duena eman ahal zaio.
7. Komunikazioa etengabea eta, denborari
dagokionez, zuzena izan daiteke (sinkrona —
bideo-konferentzia eta txata) eta/edo ez zuzena
(asinkrona —posta elektronikoa eta
eztabaida-foroa). Interkonexioa handiagoa
izan daiteke, eta komunikatzeko ahalmenak
ugaritu ahal dira: tutorea/ikaslea-ikaslea;
tutorea/ikaslea-taldea; tutorea/irakasleaikasgela;
tutorea/irakaslea-ikastetxea;
tutorea/ikaslea-kanpoa.
8. Ezagutzak eskuratzea eta ez ahaztea
errazagoa izan daiteke, bide ugaritatik (bideoa,
argazkiak, grafikoak, testuak…) eta hainbat
formatutan (paperean, CD-Romen eta Interneten)
heltzen baitzaigu. Multimediako ikaskuntzainguruneen
aurrean gaude.
9. Jarrerak aldatu egin behar ditugu nahitaez bai
hezkuntza-eragileen artean, bai ikastetxeetako
lan eta ikaskuntza-estiloetan. Zuzendaritzataldeek
eta irakasleek bultzatu beharko dituzte
aldaketok: IKTak ikastetxean sartzeko beharraz
jabetu, irakasleak behar bezala prestatu,
birziklatze-ikastaroak egin eta abar.
10. Tutoreak feedback etengabea, azkarra eta
eraginkorra sortzeko aukera dauka: zalantzei
jaramon egin, lanak zuzendu eta laguntza
eskaintzeko aukera, alegia. Horretarako,
irakasleak tutoretza-lana teknologia berriez
baliatuz egiteak duen garrantziaz jabetu behar
du. Zalantzak argitzeko posta elektronikoa edo
eztabaida-foroak erabiltzera edo online bidalitako
lanak zuzentzera ohitu beharko da, edota
hezkuntza-beharrak sortu ahala edukiak zuzendu
eta osatzera, beharren araberako material
didaktikoak prestatzera, etab.
Ondorio pedagogiko horiek eraginkorrak
izango badira, curriculum-edukien kalitateko
hezkuntza-materialak erabiliz egin beharko
da diseinu didaktikoa.
Lerro hauen xedea IKTen bidez ikasteko eta
irakasteko prozesua eraikitzeko oinarrizko
egiturari buruzko orientabide batzuk ematea
izan da. Horretarako, ezinbestekoa da
irakaslea teknologia hauen erabileran behar
bezala jantzita egotea.

Comments

]]>
Thu, 23 Oct 2008 22:32:20 +0100
hezkuntzarako teknologia http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/23/hezkuntzarako-teknologia http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/23/hezkuntzarako-teknologia hezkuntzan teknologia geroz eta gehiago baloratzen da. gaur egun ikastetxe batean, ordenagailu bat, proiektore bat, bideo bat... ez izatea ezin da pentsatu. haurrak txikitatik erabiltzen dituzte baliabide hauek eta badirudi gustoko dutela. bi urtez egon naiz praktiketan haur eskoletan eta konturatu egin naiz 2 urteko geletan guztietan ordenagailuak zutela. hasieran arraroa egiten zitzaidan baina gai ziren ordenagailua maneiatzeko.
bideoak ere oso erabilgarriak dira. nik gogoratzen dudanetik, bideoen bitartez gaiak azaldu zizkiguten eta bideoen bitartez, marrazkien bitartez eta historioen bitartez gauzak ongi gogoratzen genituen.
proiektoreak ere geroz eta gehiago erabiltzen dira. seguraski ez hainbeste haur hezkuntzan baina bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean ia klase guztietan erabiltzen dira. arbelan idatzi beharrean, proiektore jartzen da eta ikasleentzako eta irakasleentzako errazago eta erosoago da.
seguraski hemendik urte batzuetara, guztiok ordenagailuekin joanen gara klasera edota klasean egongo dira eta horiekin maneiatuko dira. gaur egun, lan bat entregatzeko ordenagailuen bitartez egiten da eta internet egunerokotasunean dugu.
azken urteotan teknologi aurrerapenak nabariak dira eta seguraski hemendik aurrera ere aurrerapen handiak izango ditugu eta noski hezkuntzan ere nabarmenduko dira. teknoloki berriekin bizi behar dugu eta ohitu beharko gara.

Comments

]]>
Thu, 23 Oct 2008 22:23:25 +0100
1. praktika 2008 urriak 16 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/16/1-praktika-2008-urriak-16 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/16/1-praktika-2008-urriak-16 1.- informatikak aparatu elektronikiekin lan egiten du eta horrez gain, informatika telekomunikazioetan erabiltzen da, horregatik esaten da batera doazela.

2.- digitalizazioa, digitoetan jartzea izango lirateke. gauza analogikoak ( soinua, irudiak...) digitalizatzea.

3.- ordenagailuak matematika erabiltzen dituzte eta matematikaren erapena matematika binarioa izango litzateke.

4.- sagua: hardware,transitorea: hardwarea, mikroprozesadorea: hardwarea
linux: softwarea, bozgoragailua: hardwarea, open office: softwarea,
ram: hardwarea, karpeta: softwarea, fitxategia: softwarea, adobe
reader: softwarea, windows xp: softwarea, mac on x: softwarea

5.- zirkuitu digitala: ordenagailu guztietan lehenego konponente digitala. Hardware guztiak elkarrekin konektatzea permititzen digu.
ate logikoa: konponente elektroniko bat da, bit zenbakiekin eragiketak egiteko.
Boolen algebra: logikaren bidez eragiketak egitea bit-ak erabiliz.

6.- video: Avi, mpg, mov, vcd, divx, ogm, dat,ifo,mpeg-1, svcd, mmv...
soinu: mp3,wma, wav,ra...
irudia: jpg,gif, tiff, pdf....

7.- nire irudietan agertuko dira

teclado.jpegteclado.jpegram.jpgprocesador.jpgplaca base, hardwareinformatika, hardwareakfuente de alimentaciona, hardwareadisco duro, hardwarea

Comments

]]>
Thu, 16 Oct 2008 22:42:19 +0100
1. praktika urriak 16 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/16/1-praktika-urriak-16 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/16/1-praktika-urriak-16 1.- informatikak aparatu elektronikiekin lan egiten du eta horrez gain, informatika telekomunikazioetan erabiltzen da, horregatik esaten da batera doazela.

2.- digitalizazioa, digitoetan jartzea izango lirateke. gauza analogikoak ( soinua, irudiak...) digitalizatzea.

3.- ordenagailuak matematika erabiltzen dituzte eta matematikaren erapena matematika binarioa izango litzateke.

4.- sagua: hardware,transitorea: hardwarea, mikroprozesadorea: hardwarea
linux: softwarea, bozgoragailua: hardwarea, open office: softwarea,
ram: hardwarea, karpeta: softwarea, fitxategia: softwarea, adobe
reader: softwarea, windows xp: softwarea, mac on x: softwarea

5.- zirkuitu digitala: ordenagailu guztietan lehenego konponente digitala. Hardware guztiak elkarrekin konektatzea permititzen digu.
ate logikoa: konponente elektroniko bat da, bit zenbakiekin eragiketak egiteko.
Boolen algebra: logikaren bidez eragiketak egitea bit-ak erabiliz.

6.- video: Avi, mpg, mov, vcd, divx, ogm, dat,ifo,mpeg-1, svcd, mmv...
soinu: mp3,wma, wav,ra...
irudia: jpg,gif, tiff, pdf....

7.- nire irudietan agertuko dira

teclado.jpegteclado.jpegram.jpgprocesador.jpgplaca base, hardwareinformatika, hardwareakfuente de alimentaciona, hardwareadisco duro, hardwarea

Comments

]]>
Thu, 16 Oct 2008 22:38:39 +0100
lehenengo praktika 2008/10/16 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/16/lehenengo-praktika-20081016 http://oihana86.nireblog.com/post/2008/10/16/lehenengo-praktika-20081016 1.- informatikak aparatu elektronikiekin lan egiten du eta horrez gain, informatika telekomunikazioetan erabiltzen da, horregatik esaten da batera doazela.

2.- digitalizazioa, digitoetan jartzea izango lirateke. gauza analogikoak ( soinua, irudiak...) digitalizatzea.

3.- ordenagailuak matematika erabiltzen dituzte eta matematikaren erapena matematika binarioa izango litzateke.

4.- sagua: hardware,transitorea: hardwarea, mikroprozesadorea: hardwarea
linux: softwarea, bozgoragailua: hardwarea, open office: softwarea,
ram: hardwarea, karpeta: softwarea, fitxategia: softwarea, adobe
reader: softwarea, windows xp: softwarea, mac on x: softwarea

5.- zirkuitu digitala: ordenagailu guztietan lehenego konponente digitala. Hardware guztiak elkarrekin konektatzea permititzen digu.
ate logikoa: konponente elektroniko bat da, bit zenbakiekin eragiketak egiteko.
Boolen algebra: logikaren bidez eragiketak egitea bit-ak erabiliz.

6.- video: Avi, mpg, mov, vcd, divx, ogm, dat,ifo,mpeg-1, svcd, mmv...
soinu: mp3,wma, wav,ra...
irudia: jpg,gif, tiff, pdf....

7.- irudiak posta elektronikoaren bitartez bidaltzen dizkizut adjutatutak.

Comments

]]>
Thu, 16 Oct 2008 22:12:13 +0100