zer da wiki bat?
Wiki bat webgune mota bat da non erabiltzaileek orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatzea baimentzen den. Horrek wikiak elkar-idazkera bultzatzeko modu egokienak dira.
Horrela, elkarlana bultzatzeko modu egokienak dira. Aise alda daitekeen web orri bilduma da. Web nabigatzaile baten bidez, wikien erabiltzaileak web orriak sor, alda, osa edota ezaba ditzake. Era horretan, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia, gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab.
Abantailak
Wiki plataforma batek web orriak sortzeko ematen dituen erraztasunen artean honako hauek aipatuko ditugu: interfaze sotila, aise menderatzen dena; erabiltzaileei ematen dien askatasuna; editatu ahala argitaratzeko bat-batekotasuna; edukiak garatzeko abiadura eta erosotasuna; web orriak gaurkotzeko eta eraldatzeko erraztasuna. Hori guztia kontuan harturik, erraz ulertzen da wikien arrakasta.
Ezaugarriak
Bereziki hiru aipa daitezke: auzolana, lehen, nabigatzaile baten bidez, wiki testua erabilita, jakinduria partekatzeko aukera paregabea; bigarrena, irekiera: askotan erregistratu gabe ere wiki orriak edita daitezke; eta hirugarrena, erabiltzaileenganako konfiantza.
Hiruroz gain, beste ezaugarri batzuk aipatu behar dira: ediziorako erraztasunak, estandar bat erabiltzeko joera, web orriak amaraunean lotzeko aisetasuna, bilaketen sakontasuna eta aldaketen kontrola.




![]()
![]()

Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »