Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

hezkuntzarako teknologia

oihanalusarreta @ 22:23

hezkuntzan teknologia geroz eta gehiago baloratzen da. gaur egun ikastetxe batean, ordenagailu bat, proiektore bat, bideo bat... ez izatea ezin da pentsatu. haurrak txikitatik erabiltzen dituzte baliabide hauek eta badirudi gustoko dutela. bi urtez egon naiz praktiketan haur eskoletan eta konturatu egin naiz 2 urteko geletan guztietan ordenagailuak zutela. hasieran arraroa egiten zitzaidan baina gai ziren ordenagailua maneiatzeko.
bideoak ere oso erabilgarriak dira. nik gogoratzen dudanetik, bideoen bitartez gaiak azaldu zizkiguten eta bideoen bitartez, marrazkien bitartez eta historioen bitartez gauzak ongi gogoratzen genituen.
proiektoreak ere geroz eta gehiago erabiltzen dira. seguraski ez hainbeste haur hezkuntzan baina bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean ia klase guztietan erabiltzen dira. arbelan idatzi beharrean, proiektore jartzen da eta ikasleentzako eta irakasleentzako errazago eta erosoago da.
seguraski hemendik urte batzuetara, guztiok ordenagailuekin joanen gara klasera edota klasean egongo dira eta horiekin maneiatuko dira. gaur egun, lan bat entregatzeko ordenagailuen bitartez egiten da eta internet egunerokotasunean dugu.
azken urteotan teknologi aurrerapenak nabariak dira eta seguraski hemendik aurrera ere aurrerapen handiak izango ditugu eta noski hezkuntzan ere nabarmenduko dira. teknoloki berriekin bizi behar dugu eta ohitu beharko gara.

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>